HOTS! Paisai Soinu Irratia

podcast #15 Hiztun!

download.gif

Hiztun! Miguel A. Garcia

 

MIGUEL A . GARCÍA: Hiztun!

“Beste batzuetan, hondakinak eurak baino sustantzia toxikoagoak bilakatzen dira.” André Breton

Hiztun!” Bilboko Rekalde-Larraskitu errepideko 33 eta 35 zenbakien artean dagoen eraikin industrialeko puntu ezberdinetan grabatu eta konposatua izan zen. Soinu iturrien zati handiena “Worc” modeluko radio-casette zahar baten soinuak mikofono batzuekin airez erregistratuz lortu ziren, estatika hutsean agortzen diren soinuen paletaren protagonismo berezia hartzen dutelarik. Aurrez grabatutako ahotsak edo osziladore baten seinalea bezalako bestelako soinu gehigarri batzuk radio-casette beretik emitituak izan ziren, eta anplifikazio elektrikoaren beharrik ez duten bestelako soinuak ere -zarata mekanikoak, edo botoi eta kolpeenak- aparatu beretik lortu ziren. Beste edozein soinu kasuala da eta bertako langileek euren lanaldia amaitu duten edo amaitzear dauden uneari dagozkio. Asmoa eraikineko espazioen momentu jakin bateko sonoritatearen eta irrati analogikoaren aukerak ikertzea izan da, euren mezu zuzenari garrantzia kenduz eta zarata huts bihurtuz. Azken konposizioak eraikinari egiten zaion espazio erreferentzial baten berreraiketa planteatzen du, irratiaren soinuen bidez eta aipatutako gama guztiaren barruan ulertuz. Eta noski, emaitza guztiz fikziozkoa da.

Rekalde-Larraskitu Errepidea 33-35en (Bilbo) grabatua, Worc-en ezibesteko laguntzarekin.

Soinua Miguel A. Garcíak antolatu du.
Ahots gehigarriak Elena Aitzkoa eta Estanis Comellarenak dira.
Esker bereziak Oier I.A., Xabier Erkizia eta Larraskituko langileei.

____________________________

“En otras ocasiones, los residuos se transforman en sustancias más tóxicas que ellos mismos.” André Breton

“Hiztun!” fue grabado y compuesto en diversas ubicaciones dentro del edificio industrial situado en Carretera Rekalde-Larraskitu números 33 y 35, Bilbao. La gran mayoría de fuentes se obtuvieron registrando al aire mediante micrófonos los sonidos emitidos por el sintonizador de un viejo radio-casette modelo “Worc”, con preponderancia de la paleta que abarca desde los sonidos de habla hasta su desaparición en pura estática vía las ondas FM. Algunas fuentes adicionales como voces pregrabadas y la señal de un oscilador fueron emitidas a través de los propios altavoces del radiocassette, del que también se extrajeron otros tipos de posibilidades no necesitadas de amplificación eléctrica, como ruidos mecánicos, botones, o golpes. Cualquier otro sonido es incidental y responde al contexto del edificio en un momento en el que los trabajadores habían concluido, o estaban a punto de concluir, su jornada laboral. La intención es en inicio hacer una exploración tanto de la propia sonoridad de los espacios situados en el edificio en un tipo de momento determinado, como de las posibilidades de una radio analógica como transmisora de señales habladas y afines, indiferenciando su mensaje directo hasta su completa transformación en ruido. La composición final plantea la reconstrucción de un espacio referencial al edificio a través de los sonidos de la radio, entendiéndose estos dentro de toda la gama mencionada. Por supuesto, el resultado es del todo ficticio.

Grabado en carretera Rekalde-Larraskitu 33-35 (Bilbo), con la inestimable ayuda de Worc

Sonido organizado por Miguel A. García
Voces adicionales por Elena Aitzkoa y Estanis Comella
Gracias especiales a Oier I.A., Xabier Erkizia, y los trabajadores de Larraskitu