HOTS! Paisai Soinu Irratia

podcast #18 Feto e mane

download.gif

300047179_e681a4c2f6.jpg

XABIER ERKIZIA: Feto e Mane

Ekialdeko Timor da oraindik lurgainean dugun herrialde-estatu gazteenetako bat. 400 urtez Portugalen kolonia eta 30 urtez Indonesiaren lurralde okupatua izan ondotik, 2002an lortu zuen independentzia Asiako hegoekialdeko herrialde ezezagun honek. Ezezaguna diot, Timorrekoa, XX. mendeko genozidio odoltsu eta ahaztu horietako bat izan baitzen.
2008ko udazkenean eta 2009ko udaberrian Ekialdeko Timorren izan ginen ikerlari talde bat bertako kulturak eta bereziki ahozko tradizioak biltzeko helburuarekin. Han egon bitartean Euskadi Irratiko Arratsaldekoa saiorako zenbat erreportai egin nituen, hauen artean orain baturik aurkezten dudan soinuzko portreten saila. Hain xuxen Timorreko egunerokoa eta errealitate desberdinak ezagutzeko aukera ematen diguten 4 pertsonen portretak dira saila osatzen dutenak. Pertsonak eta lanabesak: Max Stahl eta bere bideo-kamera, Luis Gutierres eta txirula, Duu-Cai eta areka xehatzeko makila eta azkenik Adolfo Hornay eta bere kasete grabatzailea. Bakoitzak herrialde berezi honek bizi dituen kontrasteen berri ematen digute.
Seguruenik hau ez da izanen irrati honetan Ekialdeko Timorren berri izanen dugun azken aldia, laister argitaratuko baitugu herrialde honi buruzko bertzelakorik, baina bitartean hemen gelditzen da “Feto e Mane” hau, Timorreko Emakume eta gizon.

Grabazioa, gidoia, lokuzioa eta edizioa: Xabier Erkizia
Irudia: Rusty Stewart
Esker bereziak: IƱigo Telletxea, Marta Font, Max, Adolfo, Victor de Sousa, Arantxa Iturbe (eta”Arratsaldekoa” saioa)

www.ertza.net
www.artoartian.org