HOTS! Paisai Soinu Irratia

podcast #19 Aurora Borealis

download.gif

aurora-boreales.jpg

MIKEL R. NIETO: Aurora Borealis

Aurora Boreal edo polarra eguzki-masa eiekzio batek lurraren magnetosferaren ipar eta hego poloak jotzen dituenean sortzen da, lurraren ionosferan proiektatzen den argi lauso baina ikusgarri bat sortuz. Galileo Galilei izan zen 1619an fenomeno hau izendatzen lehena eta Aurora Borealis deitu zion: Iparraldeko haizearen egunsentia. Aldiz, finlandieraz ematen zaien izena “Revontuli” da, eta “Azeriaren sua” izeneko Saami edo Laponiako elezahar batean du jatorria. Kondaira honen arabera, Laponiako mendiak gurutzatzen dituzten azerien buztanek elur metak jotzen dituzte eta kolpe hauetatik sortzen diren txinpartak zeruan islatzen dira. Bereziki emankortasun iturriak direlaren sinesmena dago.
Aurora Borealei buruzko mito eztabaidagarrienetako bat hauen soinuari buruzkoa da. Zientifikoki inork ez du ziurtatu aurorek soinurik sortzen ote duten, baina kultura aunitzek gaitasun hori eman diete. Are gehiago, zientifikoki halako soinurik entzutea ezinezkoa litzake, auora batek soinurik sortuko balu ere 15 minutu beharko luke soinuak, gertakaria ikusi ondotik gure belarrietara iristeko, baina horrenbeste jendek entzuten baditu, beharbada soinu hauek bestelako erreakzio fisikoekin erlazionaturik daudela pentsa daiteke. Ez dago inolako behin-betiko azalpenik soinu hauen iturriaren inguruan: Inork ezin du ziurtatu Irrati frekuentzia baxuak, gure inguruneko estimulu elektromagnetikoak edo entzuten dituzten pertsonen imajinazioa diren soinu hauen sortzaileak. Zenbait frekeuntzia baxuko irrati uhinek soinuzko uhinen frekeuntzua berak dituzte, baina gure entzumenak ezin du zuzenean irrati seinalerik entzun.  Baina harrigarria badirudi ere transduktore egokiak nahiko antzekoak dira: aluminio xafla xinple batek, burdin hari finak, pinuen hostoak baita ile lehorrak ere VLF (Very Low Frequency) uhinak jaso eta hauekin aktibatu daitezke, Herzio gutxitik 30 Hz-raino. Material hauek antena moduan lan egiten dute irrati uhin hauentzako eta seinalea jasotzen dutenean, dar-dar egiten dute irrati energia zuzenean soinu bihurtuz. Honek azaldu dezake, zergatik,  elkarrekin egonik ere, bi pertsona desberdinek aurorak modu desberdinean entzun ditzazketen.
Grabaketa mota hauetan aditua den Stephen P. McGreevy artistak naturaren irratia bezala ulertzen duen gertakari honen inguruko informazio eta komunikazio lan aipagarria egiten du. Bere soinu konposizioetan frekuentzia baxuko soinu hauek entzun daitezke (whistlers, tweeks, Auroral chorus, dawn chorus, risers, wavering-tones, hiss..) berak 1991an sortutako WR-3 gailuarekin jasotakoak. saio honetan Minnesotako planetarioarentzako egindako elkarrizketa baten zatiak entzun daitezke.

Irudia: S. McGreevy
Kanpoko soinu iturriak: NASA, Europear Espazio Ajentzia, Errusiako Espazio Ajentzia, YouTube eta aurora borealak ikertzen dituzten Auroral Acoustics bezalako instituzioak eta bestelako pertsonak.
Edizioa: Mikel R. Nieto

___________________________________

Una Aurora Boreal o polar se produce cuando una eyección de masa solar choca con los polos norte y sur de la magnetósfera terrestre, produciendo una luz difusa pero predominante proyectada en la ionósfera terrestre. Fue Galileo Galilei quien las bautizó en 1619 como Aurora Borealis, amanecer del viento del Norte. La expresión en finés de la aurora boreal, “Revontuli”, proviene de una fábula lapona o saami, literalmente Fuego del Zorro. Según la leyenda, los rabos de los zorros que corrían por los montes lapones, se golpeaban contra los montones de nieve y las chispas que salían de tales golpes se reflejaban en el cielo. Especialmente se cree que es una fuente de fertilidad.
Uno de los mitos más controvertidos de las Auroras Boreales es relativo a su sonido. Científicamente nunca se ha demostrado que las Auroras produzcan sonido, pero muchas culturas le otorgan esta cualidad. Desde el punto de vista científico esto sería imposible, ya que el sonido de una aurora tardaría 15 minutos en llegarnos después de haber visto el fenómeno visual; pero si tantas personas las escuchan, quizá estos sonidos puedan asociarse a otro tipo de reacciones físicas. No hay ninguna explicación definitiva sobre si los sonidos de la Aurora son producidos por las ondas de radio de frecuencia muy bajas, por el estímulo electromagnético de nuestro entorno o por imaginaciones de las personas que las escuchan. Ciertas ondas de radio, de frecuencias muy bajas, tienen la misma frecuencia que las ondas sonoras aunque los oídos humanos no pueden escuchar directamente las señales de radio. Pero se ha descubierto que los transductores adecuados son sorprendentemente comunes: materiales tan simples como láminas de aluminio, alambres delgados, hojas de pino o incluso el pelo seco pueden interceptar y activarse con un campo de ondas VLF (Very Low Frequency), desde pocos Herzios y hasta los 30 Hz. Estos materiales sirven como antenas para estas ondas de radio y cuando reciben la señal, vibran y transforman la energía de radio directamente en sonido. Esto explica porqué dos personas diferentes pueden escuchar las auroras de diferente manera, pese a estar juntas contemplándolas.
Stephen P. McGreevy, especialista en este tipo de grabaciones, realiza un interesante trabajo de información y comunicación entorno a lo que él denomina como fenómeno de radio natural. En su trabajo sonoro podemos escuchar sonidos de baja frecuencia (whistlers, tweeks, Auroral chorus, dawn chorus, risers, wavering-tones, hiss, etc) captados mediante el aparato receptor WR-3 que él mismo ayudó a desarrollar en1991. En este programa hemos rescatado una entrevista realizada a McGreevy para el Planetario de Minnesota.

Imagen: S. McGreevy
Fuentes sonoras externas: NASA, Agencia Espacial Europea, Agencia Espacial Rusa, YouTube y sonidos de personas e instituciones dedicadas al estudio de las Auroras Boreales como Auroral Acoustics.
Edición: Mikel R. Nieto

www.mikelnieto.blogspot.com
www.troddin.net