HOTS! Paisai Soinu Irratia

podcast #42 Inauteriak

download.gif

XABIER ERKIZIA: Inauteriak (1)

Inauteriek, Ihauteriak, Aratusteek, karnabalek, zaratarekin harreman estua gordetzen dute. Are gehiago, haiek dira Inauteriak urteko gainerako ospakizunetatik bereizten dituztenak. Zaratak egiten du Inauteria. Zintzarri, kaskabel, danbor, karraka, oihu, garraxi, orro, suziri, petardo, maskuri puxika, turuta, makil, dultzaina, txistu, trikitixa, mozorro, animali, txalaparta eta gaur egun, altaboz eta megafono ozenen garaia da Inauteria Euskal herrian. Zalapartarena eta desordenarena. Tradizioarena eta traizioarena. Lege batzuk bete eta besteak deuzestearena.
Honako konposizio hau jatorriz Euskadi Irratiko Soinu artean saioan (Xabier Erkiziaren zuzendaritzapean) aireratua izan zen, 2012ko neguan. Konposizioan, honako herrietako inauteriak ageri dira (piezan agertutako ordenean): Santa Grazi, Ziburu, Zubieta, Zalduondo, Lekunberri, Lesaka, Arizkun, Lantz, Andoin, Ilarduia eta Tolosa. Erabilitako grabaketa guztiak, banaka entzun daitezke Soinumapa.net webgunean.

Grabaketak: Myriam Ayçaguer, Xabier Erkizia, Aintzane Erkizia, Iñigo Telletxea
Edizioa: Xabier Erkizia
Iraupena: 25:05

….

XABIER ERKIZIA: Inauteriak (1)

Los carnavales, o Inauteriak, Ihauteriak, Aratusteak, guardan una estrecha y evidente relación con el ruido. Aún más, son aquellos, los ruidos, los que diferencian los carnavales de las demás celebraciones del año. Es el ruido el que hace el carnaval. En el País vasco, el carnaval, es el tiempo de los cencerros, los cascabeles, tambores, carracas, gritos, gruñidos, animales, monstruos, petardos, cohetes, vejigas secadas, turutas, palos, dulzainas, txistus, trikitixas, txalapartas y actualmente también de los altavoces y los megáfonos. El tiempo para el alboroto y el desorden, la tradición y la traición. Tiempo para acatar ciertas leyes y saltar otras.
Esta composición fue emitida en el programa Soinu artean (dirigido por Xabier Erkizia) de Euskadi Irratia, durante el invierno del año 2012. En la composición se escuchan grabaciones realizadas en carnavales de las siguientes localidades (en orden de aparición):anta Grazi, Ziburu, Zubieta, Zalduondo, Lekunberri, Lesaka, Arizkun, Lantz, Andoin, Ilarduia y Tolosa. Todas estas grabaciones pueden ser escuchadas individualmente en ls web Soinumapa.net

Grabaciones: Myriam Ayçaguer, Xabier Erkizia, Aintzane Erkizia, Iñigo Telletxea
Edición: Xabier Erkizia
Duración: 25:05