podcast #9 Silencio anecóico

Oihartzunik gabeko isiltasuna:
30 minutu kamara anekoikoan.

1951. urtean John Cage konposatzaile eta pentsatzaile iparramerikar haundiak Harvard unibertsitateko kamara anekoikoa (akustikoki guztiz isolatutako gela, oihartzunik gabekoa) bisitatu zuen isiltasunaren esistentzia baieztatzeko asmoarekin. Jasotako emaitzak ezustekoan topatu zuen: Erresonantziarik gabeko gelan, Cage-k bi soinu entzun zituen, bata behe-soinua, odolaren zirkulazioarena eta bertzea altua, nerbio sistemarena, eta ondorioz isiltasuna ez dela esistitzen argudiatu zuen. Zalantzarik gabe gertakizun honek musikaren eta soinuzko arteen historia, hurbila behintzat, behin betiko markatu zuen, alde batetik musika, soinua eta entzumena historikoki banandu zituen mugak hautsi zituelako eta bertzetik musikaren historiako konposizio polemikoenetakoaren sorrera ekarri zuelako: 4’33”. Ziurrenik, arrazoi hauengatik, (nagusiki zientziaren arlora mugatutako) esperientzia anekoikoa soinu sortzaileen komunitatearen aldetik gehiegizko mitifikazio prozesu baten biktima izan da.
Berriki Derion (Bizkaia) kokatzen den Labein-Tecnalia enpresak dituen bi kamara anekoikoak, bata eremu elektromagnetikoen (frekuentzia altuak) eta bertzea eremu akustikoaren (entzun daitezken frekuentzien) neurketarako diseinatutakoak, bisitatzeko aukera izan dugu. Eta bidenabar Cage-k jasotako emaitzak baieztatzeko aukera eta kamera hauen inguruko usteak desmitifikatzeko aukera izan dugu. Saio honetan soinu grabaketen bidez erakusten saiatuko garen bizipen aski interesgarria.

“Isiltasunaren funtsezko esanahia arretaren galera da… isiltasuna ez da akustikoa… entzuteko asmoa bertan behera uztea da soilik”
John Cage

Grabaketa, elkarrizketa eta edizioa: Xabier Erkizia
Lokuzioa: Natalia Barberia
(oharra: elkarrizketa eta lokuzioak soilik gazteleraz dira)
Eskerrak: Javier Nuñez, Ibon (Labein-Tecnalia).

Audifonoekin entzutea gomendatzen dugu.

podcast #8 Euskal kantutegi Onomatopeikoa

EUSKAL KANTUTEGI ONOMATOPEIKOA

Kultura baten ahozko tradizioak, kultura horren historiaz eta pentsamoldeaz hitz egiten digu zuzenean, eta onomatopeiek, kultura horren soinu ikuskeraz. Ideia hau oinarri hartuta, eta hari horretatik tiraka-tiraka, ordu erdi pasatxoko jarduna izango dugu hemen, “Euskal kantutegi onomatopeikoa” izendatu dugun saio berezi honetan. Hots, euskarak soinuak nola izendatu dituen eta hauek euskal kantutegian nola islatu diren ikusiko dugu saio honetan.

Ahotsa: Mieltxo Monfort
Edizioa: Oier Iruretagoiena
Eskerrak: Bilbo Hiria Irratia

podcast #7 Oswaldo Maciá

Zintzotasunaren soinua:
OSWALDO MACIÁrekin elkarrizketa.

Oswaldo Maciá (1960) Londresen bizi den artista kolonbiarra da. Bere lanak zentzumenengan jartzen du arreta, usaimenean, ikusmenean eta bereziki entzumenean. 2008ko udan Donostiako Tabakaleran ikusgai dagoen “Ez da Neutrala” erakusketa kolektiboaren aurkezpenaren aitzakiarekin berekin solasaldi bat eduki genuen. Erakusketan VESPER soinu-instalazioa erakusten du.

“Vesper emakumezkoen bilketa zoriontsu batzuetan oinarritutako pieza sinfonikoa da. Bederatzi herrialdetan eta jatorrizko hizkuntzatan grabatutako 95 emakumeren testigantzatan oinarriturik, piezak antifonal izeneko moldaketa musikala erabiltzen du, zeinen arabera bi talde edo banakok txandaka abesten edo errezitatzen duten, elkarri erantzunez.”

Grabaketa, elkarrizketa eta edizioa: Xabier Erkizia
Audio gehigarriak: Oswaldo Maciá (Vesper, Darfur, Something going above my head, Surrounded in Tears, Diversion End, Hunting Wild), Sigmund Freud.
(oharra: elkarrizketa soilik gazteleraz da)
Eskerrak: Clara Montero.

podcast #6 Basque Cuisine

XABIER ERKIZIA: Basque cuisine

Txipiroiak saltsan, porrusalda, txakolina, txistorra, lukainkak, idiazabalgo gasna ta eltzaurrak, idi txuleta, sagardoa, bakailua pil-pilean, tolosako babarrunak, zikiro jatea, odolkiak, angulak, gernikako piperrak, perretxikuak, getariko antxoak, kokotxak, mamia, taloak, bixigua eta marmitakoa. Sukaldeko su, sualdeko soinu. John Cage-k sukaldeko 27 soinu biltzerakoan hasitakoa bukatzeko ariketa da honakoa, non eta euskal sukaldean. Nahi baduk arzak ta nahi ez baduk ere bai.

[Nazioarteko kritikak dio…]
“Gastronomia Euskal herriko erakargarri turistiko nagusienetako bat da. Ez da alferrikakoa euskaldunen sukaldeko tradizioa beraien eguneroko ohituretan txertaturik egotea. Mundu osoan ezagunak diren arrain eta mariskoetan aberatsa den itsasoa eta osagai bikainak ematen dituen lurra.”

[Grabaketan, lekuko batek dio…]
“Nahiz zerriak nahiz jendiak denak gauza beretsuak jaten genttun”

Xabier Erkizia.

podcast #5 Easo, the beautiful

“Sebastian bat bada zeruan, Donostia bat bakarra munduan”. Berezitasunaren eta beste inork ez daukana daukagula adieraztearen beharra. Bat eta bakarra gara, eta kitto. Donostiak, eta Donostiak bakar-bakarrik dauzka Haizearen orrazia, Kontxa, Erreala, Igeldoko parkea… Eta, soinu bidez erretratu bat egin beharko bagenu, zein soinu du Donostiak, bat eta bakarra, ez zeruan eta ez beste inon ere, ez dagoena?

Saio honetan erabilitako grabazio gehienak Yannick Daubyk 2008ko apirilean Artelekun emandako “Fonografia eta soinu paisaia” tailerrean egin ziren, Xabier Erkizia, Aitor Bengoetxea, Mikel García, Oier Iruretagoiena eta Yannick Dauby beraren eskutik.

podcast #49 Escoltando a Tres

Generikoki, Itzaltzeko Kontzertuak, edo «Blackout» direlakoak, espazio batean sumatzen diren soinuen entzunaldi arretatsuan datza, era mailakatuan itzaliz joatearen prozesuan, haien kokapena eta indarraren arabera, soinu eta argi alorreko hondakinetatik ahalik eta gehien askatutako isiltasun bat lortzea izanik helburu. Soinu disekzio progresibo horrek ikus-entzuleei ahalbidetzen die gune batean elkarbizi diren osagai mekaniko eta argizko osagai guztiak bereiz […]

podcast #48 Manuscrito

Irratsaio honek Madril, Medellin, Viena eta Donostian egindako grabaketak erabiliz osatutako soinuzko fikzioa du oinarri. Egunero jasaten dugun ekintza kopuru neurrigabeko eta ugariei buruzko hausnarketa izan nahi du, hauek interpretatzeko dugun gaitasunak gainezka egiten duela kontutan hartuz. Pentsatzeko askatasun osoa eskaintzen digun garai honetan bizi arren, ikuspegi anitzak jasotzeko aukera izan arren, saturazioak eta azkartasunak […]

podcast #47 Donostia Noise

DONOSTIA NOISE es un taller que propone explorar algunos de los planteamientos de la auralidad y el urbanismo. Dirigiendo la atención a los espacios comunes, íntimos y privativos, en este taller se analizarán las relaciones que establece una ciudad como Donostia con el ruido y, por tanto, las políticas y comportamientos (tanto institucionales como vecinales) que derivan […]

podcast #46 La apropiación del espacio radio-eléctrico

E.R.E.E. (Espazio Radio-Elektrikoaren Eskuratzea) Podcast hau eremu radio-elektrikoaren pribatizazioaren aurrean egindako apustu subersiboa da. Irratiaren baliabideen autonomiatik egindako entzumen proposamena da. Berako eremuan eta FMko 106.8 dialean entzun ahal izango den irrati-estazio independiente baten sorkuntza honek, aldiberean streaming bidez honako soinu eta musika aukeraketa hau entzuteko aukera emango du. Azken finean, ariketa honek irrati aparailuaren […]

podcast #45 Música para implantes cocleares

Música para implantes cocleares Los implantes cocleares son unos dispositivos diseñados para mejorar la audición en casos concretos de pérdida auditiva y mayoritariamente están diseñados para percibir el habla y no tanto para percibir la música. El mercado de estos dispositivos está creciendo de una forma increíble, en parte porque nunca antes en la historia […]

podcast #44 Diedrich Diederichsen

Objektu musikalaren bermaterializazioa, Diedrich Diederichsen hitzaldia. Oinarrizko hiru egituraren barruan, ez-koklear terminoaren balizko emaitzez hitz egingo dut, eta batez ere arte praktiken arteko alderaketarekiko harremanean, haiek generozkoak bezala ulertuak, azkenean ideia erretoriko horren imitazio bat lortzeko: objektu musikalaren desmaterializazio eta bermaterializazioaren inguruko eztabaida. Ez-kokleartasunaren kasua hiru ikuspegi horietatik aztertu nahi nuke. Bada antzekotasunik arte praktika batek […]

podcast #43 Metta Paritta

Metta Paritta, SN Goenka maisuak Vipassana meditazio erretiroen azken egunean, goizeko 6etan, abesten duen kantua da. Bere lezioetan oinarriturik, mundu osoan zehar ikastaroak ematen dituzten 800 irakasle delegatu baino gehiago  izan arren, inork ez du kantu hau abesteko baimenik. Arrazoi horregatik, bere urteroko 100.000 baino gehiago diren ikasleei grabaketa bera entzuten dute. Maisuarekin batera entzun bitartean, kantua […]

podcast #42 Inauteriak

XABIER ERKIZIA: Inauteriak (1) Inauteriek, Ihauteriak, Aratusteek, karnabalek, zaratarekin harreman estua gordetzen dute. Are gehiago, haiek dira Inauteriak urteko gainerako ospakizunetatik bereizten dituztenak. Zaratak egiten du Inauteria. Zintzarri, kaskabel, danbor, karraka, oihu, garraxi, orro, suziri, petardo, maskuri puxika, turuta, makil, dultzaina, txistu, trikitixa, mozorro, animali, txalaparta eta gaur egun, altaboz eta megafono ozenen garaia da […]

podcast #41 Gu itsasoa

IÑIGO TELLETXEA: Gu, itsasoa Hasiera batean, honako soinu konposizio hau GU ITSASOA, munduaren atari erakusketarako soinu-instalazio gisara pentsatua eta egina izan zen. Lan hau, beraz, erakusketaren gai nagusiaren haritik egindako soinu bilketa prozesu baten emaitza da: itsaso soinuak, urpeko grabaketak, lanaren soinuak, arrain enkantea (Pasaiako portuan), Igartubeitiko tolarearen soinuak, nabigazio soinuak… Soinu hauetako batzuk galtzear […]

podcast #40 Sound Weathering

Mara Streberger: Sound weathering Materialak: giroa, ahotsa, ura, haizatutako kristala Sound Weathering egoera klimatiko ezberdineko hainbat lekutan 5 hilabetez egindako grabaketa bilduma bat da. Providence hiri ibaiaren gainaldea ukitzen duen elur urtuaren momentua kontatu nahi duen ahots bat dago. Grabazioa eta edizioa: Mara Straberger Iraupena: 32min 27s. …. Materiales: ambiente, voz, agua, vidrio soplado Sound […]

podcast #4 Maroko

IBAN URIZAR: Maroko

Gure irratiko parrilako bigarren soinu postala aurkezten dugu, oraingoan Iban Urizarren eskutik. Saio honetan musikari honek Marokora egindako bidai baten soinuzko kronika ekartzen digu. Minareteetik otoitzera deitzen duten deiak, merkatuetako zalapartak, afrika iparraldeko musikariak eta noski Alfred Hitchcockek edo Juan Goytisolok eternalizatu zuten Marrakesheko medinako Djemaa el Fna plaza ezaguneko bizitasun amaitezina marrazten dituen dokumentua da honako lan hau.

“Aste santua, Marokotik bidaiatzen, Marrakesheko Djemaa el Fna plaza, zentzumenerako kolpe ederra. Suge domadoreen dultzaineroak, kontukontariak, dantzariak, motorrak, bizikleta-txirrin-eta-guzti, saltzaileak…ederra da gizakiok sortzen dugun kaos sonikoa, paradoxa kuriosoa erritmo moteleko herrialde batentzat, /prisa mata amigo/… Alaitz eta Maiderrek dioten bezala, inshala!”

Iban Urizar, musikaria eta irakaslea da eta Elgoibarren bizi da. Bizarra, Sinuose, Mitango edo Café Teatro bezalako talde eta musika egitasmotan parte hartzen du eta zuzenean nahiz estudioan musikari askorekin egin du lan, halanola, Josh Abrams, Eugene Chadbourne edo Xabier Erkizia.

podcast #39 ADI HAZPARNE

V/A: Adi Hazparne Joan ziren 2011ko abuztua eta irailan, ERTZ Bertze Musiken jaialdiaren kari, Hazparnen irrati dokumentariari buruzko tailer bat antolatu zuen Eihartzea kultur etxeak. SOINUMAPA.NET egitasmoko eta Artegia elkarteko kide, eta ofizioz dokumentalista den Myriam Aizagerrek zuzendutako tailerrak Hazparneko soinuak hizpide edo langai hartuta irratirako konposizio batzuk sortzea zuen xede. Baita egin ere! Eta […]

podcast #38 Fonografia social

JOSE MARIA PASTOR SANCHEZ: JDS7384 (Fonografia soziala) “Fonografia soziala” deituriko egitasmoaren zati diren 3 piezekin osatutako lana da honako hau. Egitasmo honetan nere interes pertsonal nahiz kolektiboa betetzen duten hainbat gairi buruz ditudan iritziak eta ideiak azaltzen saiatzen naiz. Hortarako, fonografiak, inprobisazioak, esperimentazioak eta nereak ez diren soinuen berrerabilpenak eskaintzen dizkidan baliabideak erabiltzen ditut. PD: […]

podcast #37 Drzwi Lublin

V/A: Drzwi Lublin / Lublineko ateak / Puertas de Lublin Joan zen maiatzan, SOINUMAPA.NET egitasmoko lan talde batek, Poloniako Lublin hirian ospatu eta “Rozdroża” kultur-arteko proposamen sortzaileen zentruak antolatu OPEN CITY jaialdian parte hartu zuen. Elkarlanaren oinarri bezala, bi lantegi eskaini zituen taldeak Lublinen: Bata, mikrofonoen eraikuntzari buruzkoa eta bestea grabaketa teknikei eta soinuzko mapei […]

podcast #36 Andalucia Soundscape

V/A: Andalucía Soundscape Andalucía Soundscape egitasmoak Andaluziako eskualdea aditzera eman eta bere ondarea ezagutzeko eta zabaltzeko tresna izan nahi du, bereziki soinu paisaiaren balioa azpimarratuz eta entzumenaren bidez ezagutza eta informazio berriak eskainiz. Bere kultura, bizilagunak, arkitektura, itxura eta ondare historikoa dira egitasmo honen protagonistak. Andalucía_Soundscapek zenbait atal ditu, nagusienak Proiektuak eta Mapa sailak. 2008an […]

podcast #35 Txesus Garate: Poppólis

TXESUS GARATE: Poppólis (soinuen mapa; bidaia* eta kolonietatik* joanetorriak barne) *BIDAIA. 1.: Bira, ibilbidea, bidea, norabidea, ildoa, periplo, bidaldi, ibilaldi, ibiltarte, paseoa, txangoa, erronda, bidea, jarduna, expedizioa, garraioa, turismoa, igarotze, erromeria, ihesa, emigrazioa, inmigrazioa, martxa, exodoa, zirkuitua, itzulia, aurkikuntza, abentura, kruzeroa… *KOLONIA. 1.: Babestutako lurra, domeinua, jabetza [PDF] Grabaketak eta edizioa: Txesus Garate, 2011ko ekaina […]

podcast #34 Manuel Calurano: Ciclo Anual

MANUEL CALURANO: Urte osoko zikloa (Lat. -3.89046103; Long. 40.8500490) Honako pieza hau urte oso batean zehar Guadarramako mendilerroko paraje batean, 1400 metroko garaieran, egindako grabaketa saioen emaitza da. Grabaketa guztiak arratsalde-ilunabarrean jaso ziren, bertako animalien aktibitatea nabarmena den orduetan. Pistek ordena kronologikoa jarraitzen dute, 2009ko urte amaieratik 2010eko urte bukaeraraino, naturaren ziklo jakin batean lekuaren […]

podcast #33: Bi Harriz Lau Xori

BATZUK: Bi Harriz Lau Xori Txesus Garate, Stéphane Garin, Myriam Aizager, Xabier Erkizia & Iñigo Telletxea 2011ko martxoaren 22tik 26ra, SOINUMAPA.NET egitasmoak Miarritzen ospatu zen BI HARRIZ LAU XORI festibalean parte hartzeko gomita jaso zuen. Egitarauaren barnean bi instalazio aurkeztuko zituen soinumapak Miarritzeko mediatekan: bata SOINU MAPA webgunea bera erakustera emateko balio duen pantaila berezi […]

podcast #32 Blind Scapes

BATZUK: Paisai Itsuak
Orquesta del Caos, Stéphane Garin Slavek Kwi, Iñigo Telletxea, Nader Koochaki, Xabier Erkizia, Tzesne, Hildegard Westerkamp, Juan Cantizzani eta Slavek Kwiren soinu grabaketekin.

Arteleku zentruak erregularki argitaratzen duen ZEHAR aldizkariaren 67. alea paisaiari buruzko hausnarketei eskaini dio. Alearen argitaratzearen aitzakian, podcast honek aldizkariarekin batera heldu den CDa osatzen duten pistak biltzen ditu. Soinuzko pista hauek hein haundi batean aldizkariko testuak ilustratzea edo soinutzea (baita sonifikatzea ere) dute helburu, hortarako artista aunitzek egindako izaera ezberdineko landa grabaketak bilduz. Aldizkaria (eta CDa) eskuratzeko Artelekurekin kontaktuan jartzea nahikoa da, baina post honen bukaeran topatuko dituzun loturen bidez ere PDF euskarrian deskargatu ahal daiteke.

podcast #31 Vibrant particles

ELS VIAENE & YVES DE MEY:
Partikula dardakariak

Azken urteotan Yves eta biok elkarrekin lan egin dugu sarritan, batak bestearen lanak jarraituz, ez soilik lagun bezala, baizik soinukide modura eta elkarrenganako ikuspegi kritikoaren bidez. Bakoitzak soinuari buruzko ikuspegi aski desberdinak ditu, baina biok dugu musika berriak entzuteko grina eta abenturako gogoa, gustura partekatzen dugun pasioa, ezbairik gabe.

Gure bidai amankomuna lau urtez elkarrekin sortu genuen “Core Audio” irratsaioarekin hasi zen, baina 2010eko hasiera bitarte ez genuen elkarrekin musika egiteko pausorik eman.

Erakusketa baten irekiera ekitaldian elkarrekin kontzertua emateko proposamena jaso genuenean, estudioan sartu eta gure musika lengoaiekin inprobisatzen hasi ginen. Yvesek bere moduluzko sintetizadore analogikoa erabili zuen eta nik aldiz prozesatutako eta prozesatu gabeko landa grabaketak, baita EM grabaketa sail bat ere. Podcast honetan aurkezten duguna, gure lehendabiziko grabaketa da, aski zapore ona utzi ziguna eta gure musika ulertzeko moduak elkarrekin maizago jartzera bultzatu gintuena.

podcast #30 Euskal Pastiza

STÉPHANE GARIN: Euskal pastizaren errezeta

Jacques Ayherra, nere aitona, Miarritzen sortu zen 1928ko azaroaren 17an. Nere amona, Jeanne Betachet, 1928ko urriaren 27an sortu zen Arrautzen, Ustaritzeko auzo batean. Jacquesek bere bizitzaren parte handi bat pasa du “euskal pastiza” ohiturazkoa egiten. Jeannek aldiz, erosleekin harremanak gustatzen bait zaizkio, kutxa zaindu izan du. Bi okindegi ukan zituzten, lehena Maulen, 1965ean Baionan gelditu aitzin. Jacques, lotsatia da eta baxu solasten da inork ez dezaion entzun. Baina gogoz ezagutzen du bixkotxaren errezeta, berde koloreko koaderno zahar batean atxikitzen duena. Jeanne indar handiz mintzatzen da eta euskaraz itzultzen digu berak egiazki ezagutzen ez duen familiar errezeta. Eta biek egiten dute irri, eta istorio zaharrekin oroitzen dira, eta noizbehinka aharratu ere bai, azken hirurogei urtetan egin duten bezala.

Stéphane Garin musikaria da, perkusionista, eta fonografia lanak ere egiten ditu. Besteak beste Le Garazi Philantropik(e) orkestra, Dedalus, Ennio como Violeta, eta bereziki ensemble 0 taldeetako kidea izan da. Azken honekin eta Joël Merah edo Sylvain Chaveau bezalako musikarien alboan John Cage, Taku Sugimoto, Steve Reich edo Morton Feldman bezalako konposatzaileen lanak interpretatu izan ditu. Egun, Soinumapa egitasmoko editore taldeko kide da.

podcast #3 Invisible cities

INVISIBLE CITIES komentatua

Hirugarren saio honetan soinuaren kokapenean, jatorrian eta memorian jarri nahi izan dugu arreta. Hortarako INVISIBLE CITIES egitasmoaren laguntzarekin, zenbait pertsona gonbidatu dugu soinuari buruz hitzegiteko. INVISIBLE CITIES, Irlandako Fällt plataforma artistikoak 2002an sortutako soinuzko erakusketa bat da, munduko hainbat hiri soinu bidez erretratatzen dituena bertako musikari eta artisten ekarpenen bidez. Guk, hiriotan egondako pertsona desberdinei aipatu proiektua osatzen duten artxibo bana eman diegu entzuteko eta dokumentu honek beraien iritziak, oroitzapenak edo erreakzioak azaltzen ditu.
Milesker parte hartzaile guztiei eta Christopher Murphy-ri.

1. Belfast | Fehler. Miren Jaiok komentatua.
2. Delhi | Raqs Media Col. Comentado por Isabel Herguera
3. Lalibela | Chris Watson. Comentado por Alfred Font
4. Presentación de Berlin por Rinus Van Alebeek (voz de Mireia Guzmán)
5. Berlin | Stephan Mathieu. Comentado por Imanol Briz
6. Napoli | Danylo + Mass. Oier Etxeberriak komentatua
7. New York | Taylor Deupree. Jose Belmontek komentatua
8. Marrakesh | Gregory Cowley. Comentado por Imanol Briz (voz de Oier I.A.)

podcast #29 Annie Mahtani: Zionskirsche

ANNIE MAHTANI: Zionskirsche

Honako soinu-ibilaldi hau 2010eko abuztuan grabatua izan zen, Berlinen lanean nenbilen bitartean. Bertan egindako egonaldian, soilik hiriaren zati txiki hau aztertzeko aukera izan nuen. Grabaketa honek gordetzen duen bidaia Berlineko puntu altuenean kokatzen den Zionskirsche elizako kanpaidorrean hasi eta bukatzen da, Prenzlauer Platzeko atean. Kanpaidorretik bide lasaia hartu nuen, Serene plazatik, zenbait parke gurutzatuz eta Elisabethkirscheko norabidean doan trafikoz beteriko kale zaratatsuak gurutzatuz. Soilik ibilbide labur honetan hainbat soinuzko gertakariren egin nuen topo, nahiz eta Zionskirscheko ezkilak diren, lekuko soinu paisaia modu eraginkorrenean ezaugarritzen dutenak.

Annie Mahtani, Birminghamen (Erresuma Batua) bizi den konposatzailea eta soinu artista da. Bere musika mundu errealetik ateratako soinuetan oinarritzen da, gero itxura aldatu, moldatu eta berregituratzen dituenak. Gaur egun, Birminghameko Unibertsitatean Konposizio Elektroakustikoari eskainitako doktoretza bukatu berri du. Beste artistekin elkarlanari ate bat beti irikita mantentzearen helburuarekin, bere musika-konposizioez gain, Anniek dantza eta antzerkirako lanak egin ditu, soinua eta mugimenduaren arteko erlazioak aztertuz.

podcast #28 Slavek Kwi

Oroitzapen artifizialen arrastoak:
SLAVEK KWIrekin elkarrizketa

Slavek Kwi soinu artista, konposatzailea eta ikerlaria da. 90. hamarkadatik Artificial Memory Trace ezizena erabili du, eta izen honekin argitaratu ditu bere konposizioak ezagun egin dituzten diska mordoa, baina baita hainbat instalazio, zuzeneko emanaldi eta lantegi ere. Eric La Casa bezalako alor bereko beste artistekin ere egin izan du lan, elkarlan hauen bidez (iada desagertu den) Bourgeseko Musika Elektroakustikaren jaialdia bezalako lehiaketetan sariak jasoz. Aldiberean, haur autistei eta ikasteko zailtasunak dituztenei zuzendutako soinu tailerrak egiten ditu. Esperientzia hauek nagusiki entzumen ariketen eta behaketaren bidez sorkuntzarako estimuluak sustatzea dute helburu. Slavek Kwi Txekoslobakia ohian jaio zen, 14 urte pasa ditu Belgikan bizitzen eta 2000. urtetik Irlandan bizi da.
2010eko udan eta ZoOo:Hitz Basatia ekitaldi zikloaren barnean Slavek Kwik Entzute animalia izeneko tailer bat eskaini zuen Arteleku zentruko Audiolaben eskutik. Aukera aprobetxatuz bere lanari, helburuei eta soinu paisaiari buruz mintzatu ginen berekin.

Grabaketa, elkarrizketa eta edizioa: Xabier Erkizia
Audio gehigarriak: Artificial Memory Trace: Organ fish (2009), Akvatikinsekt1 (2008-09), Develoop (2003-2004), Paraexpanzin (2005), Where the language might be born (2000)…
Argazkia: Asier Gogortza
Oharra: elkarrizketa soilik ingelesez da

podcast #27 Kim Cascone: Ictineo II

KIM CASCONE: Ictineo II

1867ko abenduaren 14ean, Bartzelonan, munduko lehen lurrunezko urpekountzian egindako urazpiko saiakeraren landa grabaketaren berreraikuntza da honakoa. Bere garaian ardoa, esnea edo olioa garraiatu zuten kupelen bidez eraikitako Ictineo IIaren barren estuetatik, untzia Bartzelonako portutik aldentzen entzun daiteke, 30 metro urazpira, kirrinka soinuak sortuz. Armoniko aldakorrak sortzen dituen soinu ahul bat entzun daiteke makinaren bihotzetik, errakzio kimikoen soinu etereoen oihartzunak barrukaldean entzuten diren bitartean. Urez zipriztindutako kobrezko balasto haundiek inguratzen dute urpekountzia. Airea nahiz ura garraiatzen duten kobrezko hodi luzeek gurutzatzen dute, untziaren flotagarritasuna eta marinelen bizitza ziurtatzeko. Helizearen ardatza euskarri mekaniko oszilante bat da. Latoizko pistoiek behar den lekuan jotzen dute. Azpian, haizagailu zakar batek marinelentzako oxigenoa bonbeatzen du. “Hidroskopio” baten prototipo zahar bat (urazpian entzuteko estetoskopio antzeko gailua) lotu dute untziaren kanpoaldean, barruan teknikari batek etengabe oharrak hartzen dituen bitartean, lehen aldiz entzungarria den soinu ingurune harrigarri bezain arraroari adi. Momentu jakin batean urpekountzia alga baso batetik pasa da, berriz ere kaira bueltatzeko garaia dela oroitaraziz, lehen bidai arrakastatsu baten ondotik. Narcís Monturiol asmatzaile eta kapitainak marinelen artean hitzezko elkarrizketa oro debekatu du, denei zeinuen bidez ulertzera behartuz eta hidroskopistari distrakziorik gabe entzuten uzteko.

Ictineo IIan goazen inork ez dakigu hau izango dela untziaren azken bidaia. Lehen saiakeraren ondotik Narcis Monturiolek bere asmakizun futuristarentzako dirulaguntzak galdu zituen, eta urpekountzia puskatan banatu eta piezaka saldu egin zuten.

Konposizioa: Kim Cascone
Hydrophonia – Donostia ekitaldiaren aitzakian argitaratu podcast saioa.

podcast #26 Sonidos en Causa

Sonidos en Causa:
CARLOS GOMEZekin elkarrizketa

Latinamerika guztia jatorri edo arrazoi ekonomikoengatik aldaketa nabarmenen eraginpean dago. Garatzeko bidean dagoen herrialde oro bezala, aldaketa hauetako asko iada burutu dira, aski abiadura desberdinetan gainera, eta etorkizunean hauen zenbatekoak gora egingo du. Ondorioz, eragin hauek jasaten dituzten ingurune hauetako giza erkidegoetako biztanleek ingurunearekin mantentzen duten erlazioa berriz planteatu beharko dute. Ondare ukiezina eta honen barnean, soinu ondarea arrisku bizian dago hainbat lekutan. Behin aldaketa sahiestezin hauek gertatu ondotik, soinuek eta hauekin batera soinu hauen arrazoiak eta iturriak betirako desagertuko dira.

Orquesta del Caosek kudeatzen duen Sonoscop soinu egitasmoen artxiboarentzako, garrantzi antropologiko eta sozialeko inguruneetan soinuak jasotzearen lana da aktibitate garrantzitsuenetako bat. Soinua, jatorri sozial, biologiko, geologiko, metereologiko edo kulturalen errealitateen izate beraren seinale da. Horregatik, soinuen jasotze eta zabaltze lanak lurralde hauetan izaera desberdineko ikerketak egin ahal izateko tresna erabilgarriak dira. Eta hain zuzen horixe da Caos->Sonoscop-en helburua: Gerora egitasmo artistikoetarako edo ikerketarako erabilgarriak izango diren soinuzko datuen bilketa eta zabalketa sustatzea.

Carlos Gómez (Bogotá, 1963) soinu artista eta Orquesta del Caos taldeko, Zeppelin jaialdiko eta Sonoscop soinu artxiboko kozuzendaria da.

Grabaketa, elkarrizketa eta edizioa: Xabier Erkizia
Audio gehigarriak: Sonidos en Causa artxiboa (Orquesta del Caos)
(oharra: elkarrizketa soilik gazteleraz da)

podcast #25 MadridSoundscape & SoinuMapa

PABLO SANZ & MIKEL R. NIETO:
Madrid Soundscape & Soinu Mapa

Podcast honek Pablo Sanz eta Mikel R. Nietok egindako kontzertu bat biltzen du, bere momentuan, artistaok aktiboki parte hartzen duten fonografiari eskainitako bi egitasmo ezberdin aurkezteko balio izan zuena: MadridSoundscape eta SoinuMapa. Joan zen martxoan Loos fundazioan eta Yolanda Uriz eta Ángel Faraldori esker antolaturiko kontzertuaren grabaketak Leitzako (Nafarroa) eta Madrileko komunitateko soinuak nahasten ditu, ibilaldi amankomun bat sortzeko helburuarekin.

Soinumapa Audiolab Artelekuk 2005ean martxan jarritako egitasmoa da. Halaere 2001ean aurrekari bat izan zuen Luz Maria Sanchez artistak egindako grabaketekin, gerora, bertze zenbait grabaketekin maparen abiapuntu bihurtuko zirenak. Geroztik Soinumapa ikaragarri hazi da, bai grabaketa kopuruan baita partehartzaile kopuruan ere. Besteak beste Soinumapa nazioarteko zenbait ekitalditan aurkeztua izan da, halanola World Forum of Acoustic Ecology (Mexico) edo Tuned City (Berlin).
MadridSoundScape egitasmo gaztea da, 2008an sortua Asociación CRC, La Casa Encendidaren eta Escoitar.org elkarteen artean. Madrileko komunitateko grabaketa mordo batekin osaturik dago. Egun, Manuel Calurano arduratzen da kudeaketaz.

Landa grabaketak: Manuel Calurano, Juan Carlos Blancas, Pablo Sanz eta Mikel R. Nieto
Loos fundazioan egindako kontzertua | La Haya | Herbehereak | 2010.03.26 |
Pablo Sanz eta Mikel R. Nieto

podcast #24 Francisco López: hmson

FRANCISCO LÓPEZ: hmson

Québec-eko iparraldeko basoetatik Australiako gure tropikaletara, bost kontinentetan zehar, “hmson” esistitzen ez den mundu baten zehar egindako soinuzko bidai birtuala da; esistitzen dela uste dugun, baina ez definitu ezta ezarri ere ezin dugun mundu batetik abiatuz. 1991 eta 2009 bitartean egindako landa grabaketak. Mobile messor estudioan konposatu eta masterizatua, 1997 eta 2010 artean.
Francisco López nazioarteko musika esperimentalaren eszenako figura aipagarri eta ezagunenetakoa da. Soinuzko sorkuntzaren eta landa grabaketen munduan duen 25 urteko esperientzia luzeak hala argitzen badu ere, ibilbide hortan eraiki duen soinu unibertso pertsonal eta ikonoklasta da bere ekarpena zuzenen erakusten duena. Ehundaka kontzertu, grabaketa egitasmo eta soinu instalazio aurkeztu ditu bost kontinenteetako 50 herrialde baino gehiagotan

AMERIKA:
00:00 – 05:55: Québec (Kanada)
04:50 – 09:31: San Ramón (Costa Rica)
09:05 – 14:02: Mamori (Brasil)
14:02 – 20:15: Patagonia (Argentina)

EUROPA:
18:36 – 25:06: Valencia (Espainia)
22:17 – 27:22: Birmingham (Err. Batua)

AFRIKA:
26:33 – 31:24: Basse Cassamance (Senegal)
31:24 – 36-42: Desierto Namib (Namibia)

ASIA:
34:23 – 42:00: Bangkok (Tailandia)
38:21 – 46:56: Indonesia
46:56 – 51:06: Tokio (Japonia)

OZEANIA:
51:03 – 53:35: Brisbane (Australia)
53:20 – 59:59: Queensland (Australia)

(c) Francisco López 2010
www.franciscolopez.net

podcast #23 Hitzezko paisaiak

HITZEZKO PAISAIAK: Harkaitz Cano, Oier Guillan, Arantxa Iturbe, Antton Erkizia

Samuel Butlerrek zion musika, literatura, arkitektura eta orokorrean gizakion sorkuntza oro dela, sortzen duenaren (auto)portreta. Literatura edo musika lan oro dela hortaz norberaren ispilu, norberaren izaeraren inprimazio modukoa. Logika horri jarraituz, gureak ez diren soinuak biltzen, erregistratzen edo gordetzen ditugunean ere nolabait gure entzumenak, entzukerak, islatzen ditugula pentsa behar genuke, eta modu horretan sortzen ditugula ustez neutroak diruditen baina benetan subjetibotasunez beteriko soinu paisaiak.
Gogoeta horrek bultzatuta, identitate-nortasun joku bat proposatu dugu: gure entzumenak biltzen dituzten soinuzko erretrato horiek gureak ez diren bertze hitzekin jantzi nahi izan ditugu; edo nahiago bada, gure autoportreta moduko horiek gainetik marrazteko eskatu diegu beste zenbaiti. Soinumapa artxibotik lau grabaketa aukeratu eta erdi-anonimoki lau idazleri eman dizkiegu, hain zuzen Harkaitz Cano, Oier Guillan, Arantxa Iturbe eta Antton Erkiziari (saioan agertzen diren ordenean), beraien entzumena, beren burua, hitzen bidez, ahots bidez gainean inprima dezaten. Soinu paisaien hitzezko ikusmira moduko batzuk, edo zuzenean entzuteko hitzezko paisaiak.

Ekoizpena, grabaketak eta edizioa: Xabier Erkizia, Oier Iruretagoiena
Loturak: Harkaitz Cano, Oier Guillan, Arantxa Iturbe, Antton Erkizia (milesker zuei!)

podcast #22 Sant’Antonio Abate

IÑIGO TELLETXEA: Sant’Antonio Abate

Sardinian, Europako beste hainbat lekutan bezala, Sant’Antonioren (Antonio deuna) ospakizuna, animaliekin eta neguaren amaierarekin lotutako besta da. Mediterraneoko irla honen erdialdean, Mamoiada (Nuoro eskualdea) herrian berebiziko garrantzia du, ospakizun erlijiotsuez gain hainbeste maite dituzten Inauterien eta hauekin batera datozen pertsonai mitologikoen iritsieraren berri ematen baitu. Urtarrilaren 16an eta 17an, egunez nahiz gauez, Mamoiadako karriketan ez da besterik topatzen: Mamuthoneak eta Issohadoreak beraien zintzarri eta jantziekin, karrika eta plaza bakoitzean sua, jendea, kantua, janaria, umore aunitz eta noski, bertako Cannonau ardoa, litroka eta litroka.

Grabaketa eta edizioa: Iñigo Telletxea
Irudia: Xabier Erkizia
Eskerrak: Xabier Erkizia, Asier Gogortza, Marta Font, Laia Erkizia, Sa Rosada, B&B da Titina, Pizzeria di Mommo e familia, Franca Corda, Vera Soddu.

podcast #21 Curva Chiusa

CURVA CHIUSA: bilbao poesia 2009
amalia iglesias serna / ana rosetti / benjamin prado / carlos marzal / antonio gamoneda / jose fernandez de la sota / kirmen uribe / olga novo / pablo gonzalez de langarika / xuan bello / porakì / chris blazen + beeP / a.m. /

ACHTUNG . AVVERTENZA
Hören Sie diese Aufnahme ausschliesslich mit bewegten Lautsprechern!
Listen exclusively with moving speakers
Escuchar exclusivamente con altavoces en movimiento
Grabazioa, altabozak mugi dabiltzala besterik ez entzun
Questa registrazione va ascoltata con gli altoparlanti in movimento
Recording to be exclusivamente ascoltato con altoparlante in movimento
altrimenti il pieno piacimento non puo esere garantito.
Sound source must me in movement during the listening experience to fully appreciate the intention to manipulate perception
ACHTUNG . AVVERTENZA

CURVA CHIUSA soinu iturriak mugimenduan
Nunca más un altavoz en estado de arresto!

Los textos aquí utilizados, desordenadamente y en muchos casos cortados, pertenecen a poetas (ver listado arriba) que participaron en Bilbao Poesia 2009. La grabación de Antonio Gamoneda está descargada de internet, así como la de Ana Rosetti, posteriormente retocada. Estas grabaciones formaron parte del material utilizado por Curva Chiusa en el concierto en movimiento que ofrecieron dentro del programa de eventos de las jornadas antes comentadas. En caso de que algún autor no quisiera que sus textos aparecieran en esta grabación, Curva Chiusa se compromete a retirarlos en cuanto nos lo indiquen.

argazkia / foto: Jon Mantzisidor / Curva Chiusa live @Bilbao poesia 2009

podcast #20 Bassa Stagione

BASSA STAGIONE / DENBORALDI BAXUA

Denboraldi baxuan ferryan bidaiatzea, oporretan dagoen lantegi bat bisitatzearen antzekoa da. Barcelona-Porto Torres lotura egiten duen ferrya 11 solairuko itsasontzi erraldoia da mila pertsona baino gehiago, kamioiak, autobusak eta autoak kabitzeko adina lekurekin. Urtarrilan, lan kontuengatik ibilbide hori egin behar izaten duten gidari gutxi batzuz gain, gutxi dira ferry hauetan bidaiatzen duten turistak, baina halaere itsasontziak kruzeroaren azpiegitura guztiak irekita mantentzen ditu. Emaitza hutsik dauden kasinoetan, djak soilik dantzatzen duen diskoteketan, ia inork edaten ez duen tabernetan, bideojoku gela fantasmetan islatzen da…hori bai, beti disdiratsu, garbi eta itsasontziaren motorrak sortzen duen soinu lodi eta gorraz bustita.
Soinuzko dokumentu honek ferry hauetako batean egindako grabaketak erakusten ditu. Mugimenduan dagoen espazio baten soinu paisai dekadentearen eta bere abuztuaren zain dagoen aisialdi amets baten erretratu moduko bat.

Grabazioak eta edizioa: Xabier Erkizia, Iñigo Telletxea
argazkia: Grimaldi lines

podcast #2 La Habana

IBAI GOGORTZA: La Habana

2007an Kubara egindako bidai baten soinu postala ekartzen digu Ibai Gogortzak. Kubatarren mintzaira berezi hori, beraien etengabeko kontakizunak, haurrak kalean jolasean, auto zaharren motorrak, turistak paseatzen dituzten zaldiak, txoriak… denek osatzen diute La Habanako soinu paisaia, baina ezaugarri nagusi bat badu Kubako ahots horrek, hori, dudarik gabe musika da. Habana zaharreko musikariak, kontzertu aretoetako orkestrak, kale musikariak, baita estudio batean (?) grabatzen ari den talde bat ere erretratatzen ditu Gogortzak honako postal honetan.

Ibai Gogortza (Bera, 1979) Borrokan rock taldeko kidea da. Onddo, Ornitorrinkus, Ertz edo Berandu/destiempo bezalako egitasmoetan ere parte hartu du.
_______________

podcast #19 Aurora Borealis

MIKEL R. NIETO: Aurora Borealis

Aurora Boreal edo polarra eguzki-masa eiekzio batek lurraren magnetosferaren ipar eta hego poloak jotzen dituenean sortzen da, lurraren ionosferan proiektatzen den argi lauso baina ikusgarri bat sortuz. Galileo Galilei izan zen 1619an fenomeno hau izendatzen lehena eta Aurora Borealis deitu zion: Iparraldeko haizearen egunsentia. Aldiz, finlandieraz ematen zaien izena “Revontuli” da, eta “Azeriaren sua” izeneko Saami edo Laponiako elezahar batean du jatorria. Kondaira honen arabera, Laponiako mendiak gurutzatzen dituzten azerien buztanek elur metak jotzen dituzte eta kolpe hauetatik sortzen diren txinpartak zeruan islatzen dira. Bereziki emankortasun iturriak direlaren sinesmena dago.

Aurora Borealei buruzko mito eztabaidagarrienetako bat hauen soinuari buruzkoa da. Zientifikoki inork ez du ziurtatu aurorek soinurik sortzen ote duten, baina kultura aunitzek gaitasun hori eman diete. Are gehiago, zientifikoki halako soinurik entzutea ezinezkoa litzake, auora batek soinurik sortuko balu ere 15 minutu beharko luke soinuak, gertakaria ikusi ondotik gure belarrietara iristeko, baina horrenbeste jendek entzuten baditu, beharbada soinu hauek bestelako erreakzio fisikoekin erlazionaturik daudela pentsa daiteke. Ez dago inolako behin-betiko azalpenik soinu hauen iturriaren inguruan: Inork ezin du ziurtatu Irrati frekuentzia baxuak, gure inguruneko estimulu elektromagnetikoak edo entzuten dituzten pertsonen imajinazioa diren soinu hauen sortzaileak. Zenbait frekeuntzia baxuko irrati uhinek soinuzko uhinen frekeuntzua berak dituzte, baina gure entzumenak ezin du zuzenean irrati seinalerik entzun. Baina harrigarria badirudi ere transduktore egokiak nahiko antzekoak dira: aluminio xafla xinple batek, burdin hari finak, pinuen hostoak baita ile lehorrak ere VLF (Very Low Frequency) uhinak jaso eta hauekin aktibatu daitezke, Herzio gutxitik 30 Hz-raino. Material hauek antena moduan lan egiten dute irrati uhin hauentzako eta seinalea jasotzen dutenean, dar-dar egiten dute irrati energia zuzenean soinu bihurtuz. Honek azaldu dezake, zergatik, elkarrekin egonik ere, bi pertsona desberdinek aurorak modu desberdinean entzun ditzazketen.

Grabaketa mota hauetan aditua den Stephen P. McGreevy artistak naturaren irratia bezala ulertzen duen gertakari honen inguruko informazio eta komunikazio lan aipagarria egiten du. Bere soinu konposizioetan frekuentzia baxuko soinu hauek entzun daitezke (whistlers, tweeks, Auroral chorus, dawn chorus, risers, wavering-tones, hiss..) berak 1991an sortutako WR-3 gailuarekin jasotakoak. saio honetan Minnesotako planetarioarentzako egindako elkarrizketa baten zatiak entzun daitezke.

Irudia: S. McGreevy
Kanpoko soinu iturriak: NASA, Europear Espazio Ajentzia, Errusiako Espazio Ajentzia, YouTube eta aurora borealak ikertzen dituzten Auroral Acoustics bezalako instituzioak eta bestelako pertsonak.
Edizioa: Mikel R. Nieto

podcast #18 Feto e mane

XABIER ERKIZIA: Feto e Mane

Ekialdeko Timor da oraindik lurgainean dugun herrialde-estatu gazteenetako bat. 400 urtez Portugalen kolonia eta 30 urtez Indonesiaren lurralde okupatua izan ondotik, 2002an lortu zuen independentzia Asiako hegoekialdeko herrialde ezezagun honek. Ezezaguna diot, Timorrekoa, XX. mendeko genozidio odoltsu eta ahaztu horietako bat izan baitzen.

2008ko udazkenean eta 2009ko udaberrian Ekialdeko Timorren izan ginen ikerlari talde bat bertako kulturak eta bereziki ahozko tradizioak biltzeko helburuarekin. Han egon bitartean Euskadi Irratiko Arratsaldekoa saiorako zenbat erreportai egin nituen, hauen artean orain baturik aurkezten dudan soinuzko portreten saila. Hain xuxen Timorreko egunerokoa eta errealitate desberdinak ezagutzeko aukera ematen diguten 4 pertsonen portretak dira saila osatzen dutenak. Pertsonak eta lanabesak: Max Stahl eta bere bideo-kamera, Luis Gutierres eta txirula, Duu-Cai eta areka xehatzeko makila eta azkenik Adolfo Hornay eta bere kasete grabatzailea. Bakoitzak herrialde berezi honek bizi dituen kontrasteen berri ematen digute.

Seguruenik hau ez da izanen irrati honetan Ekialdeko Timorren berri izanen dugun azken aldia, laister argitaratuko baitugu herrialde honi buruzko bertzelakorik, baina bitartean hemen gelditzen da “Feto e Mane” hau, Timorreko Emakume eta gizon.

Grabazioa, gidoia, lokuzioa eta edizioa: Xabier Erkizia
Irudia: Rusty Stewart
Esker bereziak: Iñigo Telletxea, Marta Font, Max, Adolfo, Victor de Sousa, Arantxa Iturbe (eta”Arratsaldekoa” saioa)

www.ertza.net
www.artoartian.org

podcast #17 Number Soundscape

“Number Soundscape”
An interview with Tom Johnson

American composer and critic Tom Johnson (Greeley, Colorado, 1939), is one of the few composers to self-identify as minimalist; in fact, he may have coined the term while serving as the new music critic for the Village Voice. He has since collected those articles in the book The Voice of New Music which is available free through his website. He has lived in Paris since 1983.

His pieces are most often based simply on mathematical and logical processes, such as tiling, which he attempts to make as clear as possible. His works include: Rational Melodies, An Hour for Piano, Organ and Silence, and The Four Note Opera. As Greg Sandow (2003) describes Nine Bells, “in which he walked, at a steady rhythmic pace among nine suspended burglar alarm bells, systematically exploring all the possible paths among them. Which, since he strikes each bells as he passes it, are also all the possible melodies their pitches might make. As in many of Tom’s works, theory and practice are identical here… You see and hear the structure of the piece.”
Johnson is married to artist Esther Ferrer.

[Biography from WIKIPEDIA]

Extracts from the interview:

“I like to listen to numbers”
“I can probe that, in my compositions, every note has to be where it is”
“I’m interested in truth… that’s beautiful”
“I like music that knows where it is going”
“Anything can be false, specially recordings”
“19th century societies were as noisy as today”

Elkarrizketa eta Edizioa / Entrevista y Edición / Interview and edition :
Xabier Erkizia

Irudia / Imagen / Picture:
Imaginary Music. No. 65, “Syncopated Texture”

Erabilitako musikak / Músicas utilizadas / Music used during the interview (all them by Tom Johnson’s discography):
– Symmetries (Karnatic lab records, 2006)
– Rational Melodies (Hathut, 1993)
– Nine Bells (1979)
– Kientzy loops (Kientzy plays Johnson, Pogus, 2004)
– Pascal’s Triangle (Music for 88, XI records, 1988)
– Bedtime stories (1986-2003)
– Organ and Silence (Pogus, 2000-2003)
– Counting language (2002)

Eskerrak / Agradecimientos / Thanks to:
Natalia Barberia, Arteleku

[www.editions75.com]

podcast #16 Meteo

XABIER ERKIZIA: Meteo

k.a 350. urtean Aristoteles-ek “Metereológica” idatzi zuenetik, metereologia gizakientzako jakintza eta zientzia beharrezkoa bihurtu da, eta horrela ageri da islaturik historian zehar ere. Asmatzaile haundiak, zientzilariak baita politikariak ere interes haundia agertu izan dute eguraldiaren ulermenean eta aurreikuspenean: Galileok termometroa asmatu zuen (1607), Evangelista Torricelli-k barometroa (1643), Descartes, Pascal eta Halley-k presio atmosferikoan sakondu zuten, Robert Hooke-k anemometroa ekarri zuen (1667), eta Benjamin Franklin berak egin zituen lehenbiziko eguneroko aurreikuspenetako batzuk.

Geroztik, hainbat teoria, teknika eta asmakizunek lan hori erraztu dute, 1960. urtean TIROS-1 historiako lehen satelite metereologikoa bihurtu zen arte. Gaur egun hainbat satelite dabil munduari birak ematen aldaketa atmosferiko, antizikloi eta bereziki hondamen ekologikoak aurreikusteko helburuarekin. Komunikabide orok eskaintzen dio tarte bat eguraldiari (nahiz eta enpresa hagitz kontaminatzaileek patrozinatutako saioak izan). Ozono geruzako zuloen, artikoaren urtutzeen eta aldaketa klimatikoen garaiotan, inoiz baino aurreratuagoa den eguraldiaren aurreikuspenak berebiziko garrantzia hartzen du, (norbaitek gogoan al ditu Barajaseko elurrak eta gobernuaren aitzakiak?). Hortaz, guk ere gure irrati honetan eguraldiari tartea irekitzen diogu.

Edizioa: Xabier Erkizia
irudia: Meteosat
Kanpoko soinu iturriak: Youtube, FreeSound, Meteosat sateliteko zaratak eta dozenaka irrati, podcast pribatu eta telebistetako ahots (eitb, cuatro, weather podcast, uk podcast, france meteo…).

podcast #15 Hiztun!

MIGUEL A . GARCÍA: Hiztun!
“Beste batzuetan, hondakinak eurak baino sustantzia toxikoagoak bilakatzen dira.” André Breton

“Hiztun!” Bilboko Rekalde-Larraskitu errepideko 33 eta 35 zenbakien artean dagoen eraikin industrialeko puntu ezberdinetan grabatu eta konposatua izan zen. Soinu iturrien zati handiena “Worc” modeluko radio-casette zahar baten soinuak mikofono batzuekin airez erregistratuz lortu ziren, estatika hutsean agortzen diren soinuen paletaren protagonismo berezia hartzen dutelarik. Aurrez grabatutako ahotsak edo osziladore baten seinalea bezalako bestelako soinu gehigarri batzuk radio-casette beretik emitituak izan ziren, eta anplifikazio elektrikoaren beharrik ez duten bestelako soinuak ere -zarata mekanikoak, edo botoi eta kolpeenak- aparatu beretik lortu ziren. Beste edozein soinu kasuala da eta bertako langileek euren lanaldia amaitu duten edo amaitzear dauden uneari dagozkio. Asmoa eraikineko espazioen momentu jakin bateko sonoritatearen eta irrati analogikoaren aukerak ikertzea izan da, euren mezu zuzenari garrantzia kenduz eta zarata huts bihurtuz. Azken konposizioak eraikinari egiten zaion espazio erreferentzial baten berreraiketa planteatzen du, irratiaren soinuen bidez eta aipatutako gama guztiaren barruan ulertuz. Eta noski, emaitza guztiz fikziozkoa da.

Rekalde-Larraskitu Errepidea 33-35en (Bilbo) grabatua, Worc-en ezibesteko laguntzarekin.

Soinua Miguel A. Garcíak antolatu du.
Ahots gehigarriak Elena Aitzkoa eta Estanis Comellarenak dira.
Esker bereziak Oier I.A., Xabier Erkizia eta Larraskituko langileei.

podcast #14 Soinua arte, soinuaz artea II

SOINUA ARTE, SOINUAZ ARTEA II: Ismael Manterola, Erramun Landa.

Artista plastikoak eta arte munduko bestelako pertsonaiak soinuari eta soinu arteari buruz hizketan jarri nahi dituen “Soinua arte, soinuaz artea” saio bildumaren bigarren alea duzue honakoa. Bi gonbidatu ditugu oraingoan. Ismael Manterola arte kritikariak egun bizi dugun disziplina ezberdinen arteko nahasketaz eta soinu sorkuntzen transmisio moduak zalantzan jartzeaz dihardu besteak beste, eta Erramun Landa artistak soinu pertzepzioa bezalako gaiak jorratzen ditu.
Ismael Manterola (Zumaia, 1966) artearen historia irakaslea da Euskal Herriko Unibertsitateko Arte Ederren fakultatean, eta arte kritikaria; besteak beste BERRIA egunkarian. Komisario lana egin zuen 2006ko Gure Artea sariketetan.

Erramun Landa (Ea, 1958) margolaria, grabatuegilea, ilustratzailea eta kartel egilea da, eta “Gai Fantastikoak Pinturan” ikasgaia ematen du Euskal Herriko Unibertsitateko Arte Ederren Fakultatean. Idazle euskaldun askorekin lan egin izan du (Joseba Sarrionandia, Bernardo Atxaga, Koldo Izagirre, Edorta Jiménez, Iñigo Aranbarri, Julen Gabiria…), eta hogeitik gora liburu ilustratu ditu. Antzerki taldeekin ere ibili izan da elkarlanetan, eta ETB-ko diseinatzaile grafiko izan zen denboraldi batez. Bere katuak Mifune du izena.

Grabazioa eta edizioa¡: Oier Iruretagoiena
Irudia: Erramun Landa (Urtinta baten xehetasuna)
Musika: Ilios, Artificial Memory Trace, Pipilotti Rist.

podcast #13 Larrabetzu-Bilbo-Mundua

LARRABETZU-BILBO-MUNDUA

Irratsaio hau HOTS!en darabilgun bitartekoari berari -interneteko irratiari- buruzko zerbait egiteko gogotik sortzen da. Eta inguru hurbilera begira, Irratia.com aurkitu dugu, duela 8 urte euskaraz sarean emititzen aitzindari izan zen Patxi Gaztelumendi eta Jabi Zabalaren egitasmoa. Larrabetzun jaio zen Patxi, Bilbotik 20 kilometrora dagoen 1.500 biztanle inguruko herria, bertan bizi da egun ere, eta asteazkenero hartzen du Bilborako autobusa irrati saioa emititzera joateko. Ibilbide honetan laguntzea erabaki dugu, lokalari (herria, Larrabetzu) eta globalari (hiria, Bilbo) buruz hitz egiteko bide eman digun bidai ia sinboliko batean. Hori baita hain zuzen Irratia.com-en oinarrietako bat. Internet bezalako baliabide global batean mugitzea “basque” izaera galdu gabe. Komunikazio moduak eta irratiak eta internetek bitartekari modura dituzten ezaugarriak izan dira elkarrizketaren beste ardatzetako batzuk. Larrabetzuko plaza nagusian hasita, autobusean jarraitu genuen, eta Bilboko Kafe Antzoki parean amaitu -bertako diru sarrerekin funtzionatzen duen Bilbo Hiria Irratian egiten dute saioa-. Amaitzeko, euren saioaren emisioa gertutik jarraitu dugu, non “AnHitz” errobota elkarrizketatu duten. Zientzia eta teknologiari buruzko galderak euskaraz erantzuteko gai den lehen errobota. Ez dugu irratia nork asmatu zuen eta internet zer den galdetzeko aukera galdu.

Grabazio eguna otsailaren 4a izanda -Santa Ageda bezpera-, Larrabetzuko kaleetan barna “martiri maiteari” kantuan ari zen talde baten zati txiki bat ere sartu dugu gure saioan.
Grabaketa eta edizioa: Oier Iruretagoiena
Eskerrak: Bilbo Hiria Irratia, Ibon Burgoa, Jabi Zabala, Igor Leturia, AnHitz, eta bereziki, gure eskerrik beroenak Patxi Gaztelumendiri.

podcast #12 Asunción, Paraguay

Soinuz erretratatzen
ASUNCIÓN, PARAGUAY

2007ko abenduan, eguberrietako bezperan iritsi ginen Paraguayko hiriburura, Asunción-era. Hiriburuari buruz jasotako informazio edo gomendio gutxik Asunción-ek bizkargainean duen hiri itsusiaren sona kontatu ziguten, eta “fama” hori eztabaidatzea erraza ez dela onartu behar bada ere, hiri honek leku gehienek bezala bere xarma gordetzen du. Gure kasuan entzuteko gogo haundiz gurekin lan egin zuten haurrek, Marcos Benítez artistak, Guillermo Sequeraren lan etnomusikologko bikainak eta gidari lanak egin zizkigun Javier Palma musikari elektronikoak eman ziguten xarma hori (irakurri bidaiaren kronika [un]common sounds blogean). Horren emaitza dira Asunción ikuspegi subjetibo batetik erretratatzen duten grabaketaok. Artxibo guzi hauek, bere osotasunean [un]common sounds egitasmoak argitaratutako “Un mapa sonoro para Asunción” diskan topa daitezke.
Grabaketak, edizioa eta irudia: Xabier Erkizia
Eskerrak: Marta Font, Dimitris Kariofilis, Monica Cruz, Javier Palma

podcast #11 Mi Lucena

Mensajes fuera de lugar:
MI LUCENA, MIHI LUZEENA

2008ko urrian, Sensxperiment jaialdiak bere hamargarren edizioa ospatu zuen Kordoban eta Lucenan. Retrospecta 09.08 izenburuarekin, jaialdi honek azken 10 urteotan espainiar estatuan soinuzko artearen inguruan egin diren egitasmo eta esperientzia desberdinen memoria ariketa bat proposatu zuen. Hartara ERTZ jaialdiaren izenean, zenbait kontzertu, hitzaldi, instalazio eta filme emanaldi antolatu ziren Lucena hirian, eta horien artean “Mezuak Lekuz Kanpo”.

“Mezuak Lekuz kanpo” Iñigo Telletxea eta Xabier Erkiziaren mikroirrati mugikorra da. Mezuek lekuaren, moduaren eta formaren arabera nola aldatzen diren erakutsi nahi du eta orain arte 2007an Eroman eta oraingo honetan Lucenan emititu izan du. Lucenan, hiriaren izenak berak eman zion mezuei erranahia: Lucenako herritarrei beraien herriari (Mi Lucena) buruz galdezka hasi eta mihi luzeena nork ote zuen jakin genuen.
* Saioa soilik gazteleraz da

Elkarrizketak eta edizioa: Xabier Erkizia, Iñigo Telletxea
Irudia: Mezuak lekuz kanpo @ Lucena

podcast #10 Soinua arte, soinuaz artea I

SOINUA ARTE, SOINUAZ ARTEA I: Jabier Elorriaga

Izatez, artista plastikoak eta arte munduko bestelako jendea soinuari eta soinu arteari buruz hizketan jarriko zituen “Soinua arte, soinuaz artea” saioko zati izatekoak ziren Jabier Elorriagaren hitzok (Galdakao, 1959), baina jende eta gai ezberdinegiak batzea ekidite aldera, eta elkarrizketan tratatutako gaien interesa ikusi ondotik, zatika ematea eta Elorriagari saio bat eskaintzea deliberatu dugu. Hona beraz, sail honen lehen alea.

Soinu artearen inguruan galdetua, arteak beti gauza berei erantzuten diela diosku eskulturgileak; izan soinua edo beste edozein euskarritako artelana. Eta hori abiapuntutzat hartuta, garai guztietako artista guztientzat komunak diren horiei buruz mintzatu zaigu. Herrikoia dena, norbanakoaren bilakaera, artistaren beharra, tailerreko lana eta tailerraren gainditzea, sorkuntza prozesuak eta esperimentazioa, objetua eta gauza, errepresentazioa eta sinboloa, estilo ariketak eta formalismoa, ohiko ezagupena eta praxiaren bidezko ezagutza…ardatzetako batzuk izan dira.

podcast #1 S.P.K.P.Z

S.P.K.P.Z : Soinu Paisaiak Kartzelan Paisai Zoinu

Lehenbiziko saio hau 2007an SPULKPZ (Paisai Soinuak Urazpian Labirintuan Kartzelan Paisai zoinu) izenpean egindako deialdi irekiaren emaitzetako bat da. Proposatutako gune ezberdin hauetako eta hauei buruz jasotako idazki, grabazio, ideia, bideo, saio, experimentu edo bestenolako burutapenak biltzen ditu podcast honek soilik entzuteko moduan. Zoinuak.

Kartzeletako soinu paisai zoinuak
Nolako soinuak gordetzen dituzte kartzelak? Nolakoak dira itxigune horietako paisaiak? Zer eta nola entzuten da barrutik? Zer eta nola entzun dezakegu guk hori kanpotik?

Parte hartzaileak:

Alex Mendizabal, Oier Iruretagoiena, Iñigo Telletxea, Robin Martin & Allen Ginsberg, Lorenzo Lustri, Luca Miti, Leire Mendizabal, Xabier Erkizia, Asier Kintana.